Kondena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruzurrezkotzat jo dute Osakidetzaren behin-behineko kontratazioa

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak behin-behineko kontratazio-mota baliogabetu du. Izan ere, bi urte eta erdiko epean hamahiru luzapen sinatu zituzten langile batekin.
Osakidetza. Artxiboko argazkia: EiTB
Osakidetza. Artxiboko argazkia: EiTB

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Osakidetzaren behin-behineko kontratazioa, kontratazio-mota horrekin “iruzur egitea” leporatuta. Izan ere, bi urte eta erdiko epean hamahiru lan-kontratu sinatu zituzten langile batekin. Behin-behineko lan-kontratu horrekin gehiegizko erabilera egin duela dio epaiak.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, EAEko Auzitegi Nagusiak Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia berretsi du. Epai horren bidez, iruzurrezkotzat jo zen Osakidetzaren behin-behineko kontratazioa, eta kontratazio-mota horri mugak jarri zitzaizkion.

Gauzak horrela, sindikatuak Osakidetzaren kontra jarritako demanda irabazi du. Bi urte eta erdiko epean hamahiru luzapen egin ostean, ELAk behin-behineko kontratazio-mota horren amaiera exijitu zuen.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eman duen epaian irakurri daitekeenez, langile funtzionario eta estatutarioen kontratuak iruzurrik gabe bukatutzat ematean langileek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute.

Hala, jurisprudentziak behin-behineko kontratazio-mota baliogabe utzi du, mota horretako lan-hitzarmenak mugagabeko kontratuak baitira.

Arrazoi horregatik, salaketa jarritako langilearen lanpostua beste pertsona batek bete arte langile horrek Osakidetzarekin sinatutako lan-akordioa indarrean jarraituko duela esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Era berean, Osakidetzak kontratua bukatutzat emango balu, demandatzaileak Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako kalte-ordaina jaso beharko lukeela zehazten du epaiak.

ELA sindikatuak azaldu duenez, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina izateko eskubidea izango lukeela. Gauzak horrela, behin-behineko langile estatutario eta funtzionarioek bere kontratuak bukatzean kalte-ordaina izateko eskubidea izango dute, ez soilik laboralek.

Sindikatuaren arabera, epaia “iraultzailea” izan da osasun-zerbitzuen eta, orokorrean, administrazio orokorraren aldi baterako kontratazioari dagokionez. “Esparru horietan ohikoa da behin-behineko kontratazioa behin-behineko arrazoiengatik, baina benetako arrazoiak ez dira behin-behinekoak, ohikoak eta iraunkorrak baizik”, esan du ELAk.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X