Hirugarren saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

78.748 zenbakiak 82,5 milioi banatu ditu San Adrianen (Nafarroa)

Lizarrako merindadeetako herri horretako loteria administrazioan eta taberna batean saldu dute. Errioxan ere dirutza banatu dute.
Gabonetako Loteria. EFE
Saria oso-osorik saldu dute San Adrianen. EFE

Gabonetako Loteriaren hirugarren saria 78.748 zenbakiari egokitu zaio, eta oso-osorik San Adrianen (Nafarroa) saldu dute. Zehazki, 82,5 milioi euro banatu dituzte Lizarrako merindadeetako herritxo horretan.

San Adrianeko loteria saltzailea pozez zoratzen azaldu da. Azaldu duenez, herrian ez ezik, Errioxako Azagran eta Calahorran ere banatu du zortea.

Jose Luis Martinez da Santa Gema kaleko 16.ean dagoen saltokiko jabea: "Gainezka gaude, pozarren", aitortu du.

Dezimo ugari leihatilan saldu dituela uste du Martinezek, baina beste batzuk herriko Lupin tabernan banatu dituztela argitu du. Horrez gain, 78.748 zenbakiaren dezimoak Calahorrako Mateo harategian eta Azagrako San Gregorio del Vino kooperatiban ere izan dituzte salgai (biak Errioxan).

San Adrianeko bizilagun batzuk hurbildu dira loteria saltokira. Lehen aldia da Gabonetako Loteriaren sari handi bat bertan egokitzen dena.

Martinezek ez daki zenbaki saridunaren dezimorik ote duen: "Ezezkoan nago, ezin ditugu zenbaki guztiak izan, baina oraindik ez dakit, etxean ditut dezimoak eta".

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X