Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale bat hil da Galdamesen izandako istripuan

Biktima Santurtziko gazte bat da. Ezbeharra 16:00ak inguruan gertatu da, motorrak ibilgailu batekin talka eginda.

Motorzale bat hil da arratsalde honetan Galdamesen (Bizkaia) izandako istripuan. Biktima Santurtziko gazte bat da, 23 urtekoa.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 16:00ak inguruan jazo da, Galdamesen, Sopuertarako noranzkoan, motor batek eta auto batek talka eginda.

Motorzalea hil egin da eta ibilgailuan zihoazen lagunetako bat edo batzuk zauritu egin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X