Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hegaldi bat Donostiatik Bilbora desbideratu dute behe-lainoagatik

Horrez gain, zenbait hegaldi atzeratu egin dira Bilboko aireportuan goizean.
18:00 - 20:00
Hegaldi bat bertan behera eta atzerapenak Bilboko aireportuan

Larunbat goizean hegaldi bat desbideratu behar izan dute Donostiatik Bilbora, Aenako iturrien baieztatu dutenez.

Bartzelonatik zetorren Vueling konpainiaren hegaldi batek ezin izan du lur hartu Donostian, behe-lainoaren eraginez. Beraz, Loiura desbideratu behar izan dute.

Bilboko aireportuan ez dute behe-lainorik izan, baina beste zenbait hiritan izandako arazoak direla eta, hegaldi batzuk atzeratu egin dira, ordu erdi eta 50 minutu artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X