Greziatik Bulgariara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka errefuxiatu harrapatuta kanpalekuetan, zero azpiko tenperaturan

Hainbat pertsona hil dira dagoeneko hipotermiak jota Serbia eta Bulgariako mugetan, Mugarik Gabeko Medikuek salatu dutenez. Zero azpiko 20 gradurainoko tenperaturak neurtu dituzte.
18:00 - 20:00
Errefuxiatuak, hotzaren gatibu

Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak salatu duenez, milaka etorkin eta errefuxiatu harrapatuta daude Grezia eta Balkanetan, zero azpiko tenperaturekin, hotzari aurre egiteko prestatuta ez dauden kanpalekuetan.

"EBko herrialdeetako politiken arduragabekeria zinikoak, Siberiako hotzari eta neguari aurre egiteko prestakuntzarik ezarekin batera, okertu egin du Europan babes bila dauden milaka gizon, emakume eta umerentzat berez jasanezina zen egoera", esan du gobernuz kanpoko erakundeak Suitzan zabaldutako ohar baten bidez.

Egoera kezkagarria da, bereziki uharte greziarretan aurrera egin ezinik jarraitzen dutenentzat, kanpadenda gainpopulatuetan bizi direlako, eta Belgradeko eraikin abandonatuetan bizi zein Balkanetako muga zeharkatzen saiatzen ari direnentzat, horren arabera.

"Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak behin baino gehiagotan eskatu die Greziako eta Balkanetako agintariei horien egoera egokitzeko, neguari begira", horren esanetan.

Gobernuz kanpoko erakundeak gaineratu duenez, 7.500 pertsona baino gehiago harrapatuta daude Serbian, gainpopulatutako kanpalekuetan eta behin-behineko instalazioetan.

Serbiak 6.000 errefuxiatu babesteko konpromisoa hartu zuen EBrekin, baina soilik 3.140 bizi dira neguari aurre egiteko egokitutako instalazioetan.

Belgraden, Afganistango, Pakistango, Irakeko eta Siriako 2.000 gaztek "hiriko erdiguneko eraikin abandonatuetan" lo egiten dute, zeroz azpiko 20 graduko tenperatura dutela.

Azken hilabeteotan, erakundearen arabera, Serbiak modu "larrian" mugatu du babes humanitarioa eta burusiak eta oinarrizko elikagaiak baino ez ditu banatzen.

Erakundeak berak larrialdiko berogailuak instalatu ditu, eta Serbiako agintariekin negoziatzen ari da babesteko gaitasuna zabaltzeko.

"Hainbat lagun hil dira dagoeneko hipotermiak jota Serbia eta Bulgariako mugetan, eta ezin gara besoak uztarturik egon", erantsi du.

Greziari dagokionez, erakundeak dio "milaka" pertsonak gainezka egin duten kanpalekuetan daudela eta zero azpiko tenperaturei aurre egin behar dietela.

"Sumingarria da ikustea, egindako iragarpenen eta agindutakoaren ostean, gizonek, emakumeek eta umeek kanpalekuetan jarraitzea, hotz-boladan", salatu du.

"Greziako agintariei eta EBri berehala larrialdiko neurriak har ditzaten eskatzen diegu, errefuxiatu zein etorkin guztiek babes duina eta bizi-baldintza egokiak izan ditzaten", azpimarratu du Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X