Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak zerbixeko minbizia antzemateko probak egingo ditu

Haurren obesitateari aurre egiteko plan bat ere jarriko du abian Osasun Sailak.

Osasun Sailak iragarri du zerbix edo utero-lepoko minbizia antzemateko bahetze programa bat jarriko duela martxan, 21 eta 65 arteko emakume guztientzat. Era berean, haurren obesitateari aurre egiteko plana eta elikadura osasuntsuari buruzko estrategia abiaraziko dituela jakinarazi du.

Jon Darpon Osasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean datozen lau urteotarako erronka nagusiak azaltzeko asmoz.

Darponen esanetan, neurri zehatzak hartuko dituzte ospitale eta osasun zentroetan itxarote-zerrendak murrizteko eta C hepatitisa duten paziente guztiak artatzeko. Horrez gain, aholkularitza kontseilu bat eratuko dute parkinson edo alzheimer bezalako endekapenezko gaitzen diagnostiko goiztiarra egiteko.

Bestalde, Osakidetzan euskararen erabilera bultzatzeko apustua egin du eta hizkuntza normalizaziorako plana zentro kontzertatuetara zabaltzearen alde agertu da.

Bi urtean behin lan-eskaintza publikorako deialdi bat egiteko asmoa iragarri du, lehendizikoa, 2017an izango litzateke, 2016ko plazak aterata.

Horrez gain, kopago farmazeutikoaren kontrako errekurtsoa eta sendagaiak erosteko adinekoei zuzendutako laguntzak mantenduko dituztela berretsi du.

Ildo horretan, Darponek adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela baztertu erizainen eginkizunen inguruko araudi propio bat lantzea, Espainiako Gobernuak erizainen jarduerari ezarritako mugaren kontra aurkeztutako helegitea aintzat hartzen ez badute.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X