Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun zauritu dira Laudion izandako istripuan

Ezbeharraren ondorioz A-2522 errepidea ordu eta erdi egon da itxita.

Bi ibilgailuk talka egin dute gaur goizean Laudion eta bi pertsona zauritu dira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 07:00ak aldera jazo da eta errepidea itxi egin behar izan dute. Ertzaintzak bideratu du zirkulazioa eta 08:25 inguruan egoera bere onera bueltatu da.

Zauritutako bi lagunak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X