Albiste da
Erreskatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik aurkitu dute Saioa mendian bilatzen ari ziren gizona

Gauerdia pasatuta aurkitu dute gizonezkoa, eta bere autoan itzuli ahal izan da Iruñera.
RESCATE MONTANERO PERDIDO MONTE SAIOA FOTO POLICIA FORAL DE NAVARRA
Gizonezkoa bilatzeko operatiboa abiatu zuten arratsaldean. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

Onik aurkitu dute atzo arratsaldetik Saioa mendian bilatzen ari ziren mendizalea, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Gizonezkoak mendira joateko beharrezko guztia zuen soinean. Gauerdia pasatuta aurkitu dute, eta bere autoan itzuli da Iruñera.

Mendizalea arratsaldeko hiruretan atera zen Iruñetik, iraupen-eskiak hartuta, eta, etxera itzultzen ez zela eta telefono-deiei erantzuten ez ziela ikusita, haren senide batek abisua eman dio 112 larrialdi zerbitzuari.

Oronozko eta Cordovillako suhiltzaileek, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak parte hartu dute bilaketa-lanetan.

Mendizalearen autoa aurkitu ostean, inguruko bide eta pistetan hasi dira haren bila, eta gauerdia pasatuta aurkitu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X