Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxandako tunelak hiru egunetan itxiko dituzte, greba dela eta

Arazoari irtenbide bat bilatzeko akordiorik adostu ezean lanuzte gehiago egingo dituztela jakinarazi dute langileek.
Artxandako tunelak. Artxiboko argazkia: EiTB
Artxandako tunelak. Artxiboko argazkia: EiTB

Artxandako tunelak hiru egunetan itxiko dituzte, 00:00etatik 06:00etara, Transbisako langileen greba dela eta. Asteazken honetan hasiko dituzte lanuzteak, martxoaren 1etik 2rako gauean, ostiralean (martxoaren 3tik 4rako gauean) egingo dute berriro, eta igandea izango da azken greba-eguna (martxoaren 5etik 6rakoan).

ELA sindikatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Transbisako langileek bi arrazoi nagusi dituzte greba egiteko. Batetik, ez dute oinarrizko soldata igoerarik izan 2013. urtetik, bidesarien prezioa % 7,62 garestitu den arrean, eta, bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza handitu dio enpresari, baina horrek ez du langileen soldatan eraginik izan.

Horren aurrean, arazoari irtenbide bat bilatzeko akordiorik adostu ezean lanuzte gehiago egingo dituztela jakinarazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X