Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Familia baten aurkako epaiketa, senide bat bortxatu eta jotzeagatik

Ostiral honetan ekin diote Gasteizen neska baten aitaren, amonaren eta hiru osabaren aurkako epaiketari. Fiskalak, guztira, 59 urteko kartzela zigorra eskatu du eurentzat.

Arabako Fiskaltzak guztira 59 urteko kartzela zigorra eskatzen du gazte baten aita, amona eta hiru osabentzat. Ustez gazteak bortxaketak, sexu erasoak, tratu txarrak eta lesioak jasan behar izan ditu 6 urte zituenetik 26 egin zituen arte. Gertakari horiengatiko ahozko ikustaldiari ostiral honetan ekin diote Arabako Audientzia Probintzialean.

1994tik 2001a arte, umeak 13 urte bete zituen arte, aitak "askotan eta behin eta berriro" ukitu, bortxatu, aho-sexua egitera behartu eta eraso egiten zion berarekin sexu harremanak izateko. Horrez gain, mehatxu egiten zion ezer ez kontatzeko.

Biktimak 17 urte zituenean, aitak etxetik bota zuen, eta bi urte geroago, 2006an, aitaldeko amona eta hiru osaba bizi ziren etxera joan zen, Gasteizko alde zaharrean.

Zazpi urtez, 2013ko azarora arte, tratu "erabat iraingarria" jasan behar izan zuen amonaren aldetik, fiskalaren arabera.

"Putakume", "lapur madarikatua, zure ama bezalakoa zara" eta "nire semeei larrua jo nahi diezu" esaten zion amonak.

Auzipetuak "esklabo bihurtzen" zuen bere biloba: familia osoaren enkarguak eta etxeko zereginak egitera behartzen zuen; ez zion janaririk, ezta higienerako oinarrizko produkturik ere; komunetik behera botatzen zion arropa eta erabat kontrolatzen zuen. Horrez gain, askotan eraso egiten zion: iletik tiratu, ukabilkadak eman, harramazka egin, ostikoak jo eta josteko orratzarekin ipurmasailetan ziztatu.

Berarekin logela berdinean lo egiten zuen osabetako batek ukituak egiten zizkion. Han bizitako 7 urteetan zehar "gauero esnatzen zen" jasaten zituen sexu erasoengatik, esan du fiskalak.

Gainerako familia etxetik ateratzen zenean, beste osaba batek abusuak egiteko aprobetxatzen zuen, eta hirugarren osabak jo eta iraindu egiten zuen egunero, baina ez dago ziurtatuta abusurik egiten zionik.

Fiskalaren esanetan, erasoen ostean biktimak ez zuen inoiz mediku arretarik jaso. Horrenbestez, aitarentzat 18 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak, osaba batentzat 16 urte, beste batentzat 13 eta azkenengoarentzat eta amonarentzat 6 bakoitzarentzat.

Gainera, hurrengo 10 urtetan 500 metroko urruntze agindua eskatu du guztientzat, eta baita 100.000 euroko indemnizazioa ere, jasandako kalte moralengatik. Biktimak dituen lesio psikikoak zehazten dituen forentsearen txostena behin ezagututa, kopuru hori epaian zehaztuko den kopuruari gehituko zaio.

-------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X