Berrikuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak osasun-tratamenduak jarraitzeko aplikazioa sortu du

'Nire Tratamendua' du izena eta sendagaiak ondo hartzen laguntzen duen mugikorretarako aplikazioa da.
Osakidetza
Osakidetza

Osakidetzak "Nire Tratamendua" aplikazioa sortu du mugikorretarako, gaixoei sendagaiak ondo hartzen laguntzeko. Aurkezpenean emandako datuen arabera, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen % 50ek baino ez dute tratamendua ondo betetzen, eta oso garrantzitsua dela nabarmendu dute osasun-arazoak sahiesteko.

Egungo osasun-zerbitzu publikoetan sendagilearen preskripzioa duen aplikazio bakarra da Osakidetzako zerbitzu informatikoak sortu duen aplikazio berritzailea, historia klinikoa integratuta izateaz gain.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurkeztu du aplikazioa gaur goizean, Gasteizen emandako prentsaurrekoan. Darponen esanetan, "gaixo guztiek osasun-prozesuetan parte hartzeko eta tratamendua kudeatzen laguntzeko bidea eskaintzea" da helburua.

Sendagilearen kontsultan jasotako Tratamendu Aktiboaren Orria berehala ikus daiteke aplikazioan. Beraz, mugikorretik historia klinikoan dagoen informazioa kontsultatzeko aukera ematen du. Azken batean, tratamendua ongi betetzen laguntzen du.

"Nire Tratamendua" Osakidetzaren web atarian dago eskuragarri, nahi duenak deskargatu ahal izateko; norbere informazioa ikusteko, berriz, ezinbestekoa da itsasontziaren jokoa edukitzea, edozein osasun zentrotan eskatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X