Epaiketa Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko gazteak 13 urte bete arte aitak bortxatu egin zuela esan du

Biktimak adierazi duenez, familiako beste umeei berdina ez gertatzearren, salatu zuen 2013an gertakaria.
18:00 - 20:00
Biktimak jasandako abusu fisiko eta sexualak kontatu ditu

Familiaren aldetik ustez abusu sexualak eta tratu txarrak jasan zituen gazteak gaur esan duenez, 13 urte bete arte aitak bortxatu egin zuen bere anai-arrebak logelan egonda ere, eta heldua zenean bi osabak ukituak egiten zizkioten.

Arabako Probintzia Auzitegian aurreko ostiralean hasi zen epaiketa jarraitu dute gaur. Auzitegiak gaztearen adierazpenak entzun ditu gaur. Neskak azaldu duenez, bere anai-arrebekin logela berdinean egiten zuen lo, eta berarekin ohean sartu eta sexu-erasoa egiten zion maiz. Aitak ahizpa txikiari abusuak egiten zizkiola eta gainontzeko anai-arrebei tratu txarrak jasan zutela ere onartu du.

Aitaren aldeko familiak eta baita bere amak ere etxean gertatzen zenaren berri zutela azpimarratu du. Amak zuen beldurra eta ustez jasaten zituen tratu txarrak izan ziren ez salatzeko honen arrazoiak.

Familiako beste umeei berdina ez gertatzearren, salatu zuen 2013an gertakaria, adierazi du.

Beldurra biktimaren ahizpa txikiak bideratzean guztia ukatzeko arrazoia izan zen, baina gaur, auzitegiaren aurrean ez du hori egin, eta aitaren abusu sexualak aitortu ditu. Aitaren aldeko familiak ama eta bera hiltzeko mehatxua egin ziotelako uko egin zien hasieran bere ahizpak egindako adierazpenei.

Gaurko bistan ere biktimaren ahizpa zaharrenak ere egin du adierazpena. Ustezko abusu sexualei buruz galdetu diotenean "ez dakit" eta "ez dut gogoratzen" izan dira entzunenetarikoak. Aitortu duena, aitak "noizbehinka" seme-alabak eta bera ere iraindu eta jo egiten zituela da, baina "arrazoiekin" beti.

2013an amonaren etxea uztea erabaki zuenean artatu zuen gizarte-langileak azaldu duenez, "beldurrarengatik blokeatuta" ikusi zuen. Akusazioaren beste lekukoek kontatu dutenez, familiarentzat enkarguak egiten eta itxura "narrasa"  edo "oso gutxi garbituta" ikusten zuten beti gaztea.

 

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

kturan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X