Donostiako garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bat eta Barik garraio txartelak, Dbuseko linea guztietan erabilgarri

Horrenbestez, txartel horiek erabiltzen dituztenek Donostiako hiri autobusen konpainiako linea guztietan hobaridun tarifak eskura ditzakete.
Dbus autobus-konpainiako zenbait autobus. Argazkia: Dbus
Dbus autobus-konpainiako zenbait autobus. Argazkia: Dbus

Bat (Araba) eta Barik (Bizkaia) garraio txartelak erabiltzen dituzten pertsonek Dbus Donostiako hiri autobusen konpainiako linea guztietan ordaintzeko erabili ditzakete dagoeneko. Joan den otsailean hasi zen interoperabilitate proiektua Dbusen 45. linean, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak, Dbusek eta Donostiako Udalak izenpetutako hitzarmenari esker.

Orduz geroztik, astero Dbuseko gainerako lineatara zabaltzen joan da proiektua, eta, horri esker, erabiltzaileek berdin erabili ditzakete Mugi, Bat eta Barik txartelak bidaia ordaintzeko. Dbuseko zerbitzuen puntualtasuna eta abiadura komertziala ere hobetu da horrekin, bere arduradunek nabarmendu dutenez.

Horrela, Bat eta Barik txartelen erabiltzaileek hobaridun tarifa eduki ditzakete Donostiako hiri autobusen sare osoan, eta txartel anonimoek, gainera, baliozkotze bat baino gehiago egiteko aukera ematen dute. Horretarako, bidaia txartelak ordaintzeko makina berriak jarri dira Dbuseko autobusetan eta gidariek prestakuntza zehatza jaso dute. Makinak gidariaren ondoan egongo dira, Bat eta Barik logoekin identifikatuta.

Neurri honekin "aurrera egiten da Euskadin bidaia txartel bakarra lortzeko bidean". Une honetan dauden hiru garraio txartelak egokitzea (Bat, Barik eta Mugi) eta euskal garraio publikoko sare osoan berdin erabili ahal izatea da helburua. Proiektua hainbat erakunde eta operadoreren laguntzari esker burutzen ari da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarena, Euskadiko Garraio Agentziarena (EGA), Gipuzkoako  Garraio Lurralde Agintaritzarena (GGLA), Bizkaiko Garraio Partzuergoarena (BGP), Arabako BAT txartelaren Erakunde Kudeatzailearena eta Dbusena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X