Restaurant aldizkaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxondoko Etxebarri Erretegia, munduko seigarren jatetxerik onena

Errenteriako Mugaritz jatetxea bederatzigarren postuan dago, eta Donostiako Arzak eta Larrabetzuko Azurmendi 30. eta 38. postuetan daude, hurrenez hurren.
Etxebarri Erretegiko Bittor Arginzoiz. Argazkia: asadoretxebarri.com
Etxebarri Erretegiko Bittor Arginzoiz. Argazkia: asadoretxebarri.com

Atxondoko (Bizkaia) Bittor Arginzoizen Etxebarri Erretegiak seigarren postua lortu du Restaurant aldizkariak osatzen duen 'Munduko 50 jatetxerik onenak' zerrendan. Bestalde, Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxea (Errenteria) zazpigarren postutik bederatzigarrenera jaitsi da, eta Donostiako Arzak jatetxea eta Eneko Atxaren Azurmendi (Larrabetzu) 30. eta 38. postuetan daude, hurrenez hurren.

Erresuma Batuko Restaurant aldizkariak urtero aukeratzen ditu munduko jatetxerik onenak, eta horretarako, chefen, jatetxeen gourmeten eta kritikoen botoak jasotzen dituzte.

New Yorkeko Daniel Hummen Eleven madison Park jatetxeak lortu du lehenengo postua, Massimo Botturaren Osteria Francescana italiarrak bigarrena eta hirugarren postuan Celler de Can Roca dago.

Zerrendaren 'top ten' osatzeko, laugarren postuan Mauro Colagrecoren Mirazur frantziarra; bosgarren Virgilio Martinezen Central perutarra; zazpigarren Bangkokeko Gaggan; zortzigarren Limako Maido; eta hamargarren postuan Vienako Steirereck jatetxe austriarra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X