Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaren Eguneko zozketak 17 milioi euro utzi ditu Donostian

77920 zenbakia saritu dute eta Intxaurrondon saldu dute.

Donostiar batek 17 milioi euro irabazi ditu Amaren Egunean ONCEk antolatutako zozketa berezian. 77920 zenbakiarentzat izan da saria.

Tamara Matesanzek saldu du  Intxaurrondo auzoan 17 milioiko saria lortu duen txartela. ONCEk jakinarazi duenez, oso urduri eta pozik agertu da saltzailea, ohiko bezeroen artean saldu duelako.

Amaren Eguneko ONCEren zozketa bereziak 17 milioi euro baino gehiago ipini ditu jokoan. Azken bost zenbakiak dituzten kupoiek 40.000 euroko saria irabazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X