Zigorra Bilboko arrandegi bateko 5 langileri, diruaz bidegabe jabetzeagatik
Bilboko arrandegi bateko bost langileri urtebeteko kartzela zigorra eta 6.300 euroko isuna ezarri die Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, diruaz bidegabe jabetzeagatik, Radio Euskadik eskuratu ahal izan duen epaiaren arabera. Perituek egindako txostenen arabera, litekeena da 150.000 euro lapurtu izana. Epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea aurkez dezakete.
Epaiaren arabera, Bilboko Zazpikaleetako Askao kaleko Hegaluze arrandegiko bost langilek dirua sistematikoki lapurtu zuten bi urtez. Epailearen esanetan, frogatuta dago astean 6.000 euro ebatsi zituztela bi urtean, salmentako txartelak baliogabetuta. Perituek egindako hainbat txostenen arabera, 96.000 eta 150.000 euro artean lapurtu zituzten.
Epaitutako horiek 2012ko urtarriletik 2014ko urtarrilera bitartean gertatu ziren. Hala ere, lapurreta sistematikoa 2013. urtearen amaieran azaleratu zen, hain zuzen ere, kudeatzaileek software bat instalatu zutenean. Horrela, arrandegiko langileek dirua lapurtzen zutela frogatu ahal izan zuten.
96.000 eta 150.000 euro artean ebatsi zutela uste bada ere, magistratuak uste du softwarea instalatu ondorengo lapurretak bakarrik froga daitezkeela. Aipaturiko programa hori 9 egunez egon zen martxan eta bederatzigarren egunean langileak kaleratu eta horien kontrako salaketa jarri zuten nagusiek.
Epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea aurkez dezakete Auzitegi Gorenean.
enean.Zure interesekoa izan daiteke
Hiru bidaiari zauritu dira Erriberabeitian, autobus istripu batean
Miranda de Ebroko ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoek beste autobus batean amaitu dute euren bidaia.
Ingurumen bereizgarria nahitaezkoa izango da astelehen honetatik aurrera Iruñeko Alde Zaharrean sartzeko
0, Eco, B eta C etiketak dituzten ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute, baimendutako ibilgailuez gain.
Berbaz eta kantuz eman diote hauspoa euskarari euskalgintzako hainbat eragilek
Aktore, musikari zein bertsolariak igo dira oholtza gainera euskararen aldeko ekitaldian, eta ikuskizun musikatua eskaini dute Gorka Urbizuk, Maia Ibarnek eta Gontzal Mendibilek, besteak beste. Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsolariak ere izan dira taula gainean. Txalo zaparrada batekin eta kantuan bukatu dute aldarrikapen artean abiatu den hitzordua.
Milaka lagun bildu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, euskararen aldeko pizkundearen akuilu izan daitezen
Euskararen aldeko pizkunde berri baten premia gizarteratzea eta hizkuntza-politiketan jauzia emateko adostasun soziopolitikoa bultzatzea helburu duen ekitaldia egin dute Bilbao Arenan. 2026ko ekainaren 13rako hitzordua ere jarri dute euskaltzaleek.
23 urteko emakume bat desagertu da Donostian, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du
Asteazkenean ikusi zuten azkenekoz, Gabon gauean, eta familiak ostiralean aurkeztu zuen salaketa.
Bost urte dira COVID-19aren aurkako lehen txertoak jarri zituztenetik
Bizkaian txertoa jaso zuen lehen emakumea eta txertoa jarri zion erizaina elkartu ditu EITBk, bosgarren urteurrenean. Ikusmina, beldurra, itxaropena eta mesfidantza agerikoak ziren orduan, bizitzen ari ginenarekin zerbait historikoa baitzen. Txertoak iritsita, egoera hobetzen joan zen. Une haiek gogoratu dituzte Begoñak, Itxasok eta Jorgek.
Animaliarik gabeko azoka egin dute Elgoibarren, dermatosi nodularraren ondoriozko debekua berriro ezarri ondoren
Dermatosi nodularrak kezka sortzen jarraitzen du lehen sektorean. Euskal Herrian ez da oraingoz kasurik atzeman, baina Frantzian kasuak ugaritzen ari direla eta, prebentzio modura, ferietan abereak azaltzea debekatu dute berriro. Eta neurri hori betetzen lehen azoka, Elgoibarko Gabon Zaharrekoa izan da.
Espetxeratu egin dute Azkoitian Gabon gauean sexu-erasoa egiten saiatzeagatik atxilotutako gizona
Guardiako epailearen aurrean deklaratu ondoren, epaileak badaezpada espetxeratzeko agindu zuen, sexu-eraso saiakera egotzita.
Idurre Eskisabel: “Euskarak larrialdi linguistikoan jarraituko du ezer egiten ez bada, baina badu irtenbidea”
Euskarak gaur egun bizi duen larrialdi linguistikoa gorabehera, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du egoerak irtenbidea duela. Euskararekiko atxikimendu soziala funtsezko faktorea dela nabarmendu du, baina norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa den arren, berez ez dela nahikoa eta erantzun estruktural eta politika publiko sendoak behar direla azpimarratu du.
Coruñako aireportua zabaldu dute, pistan basurde bat ikusi ostean hainbat orduz itxita egon eta gero
Madrildik eta Milandik abiatu eta Galiziako aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu dituzte, eta beste bi aireratzeko baimena noiz emango zain geratu dira.