Bilboko suteko zaurituen egoerak hobera egin du
Bilboko Zorrotza auzoan izandako sutean zauritutako bederatzi pertsonetatik lauk sendagiria jaso dute. Senar-emazte bikote gazte bat eta haien seme-alabak hil ziren atzoko ezbeharrean.
Osakidetzak astelehen goizean helarazitako oharrean jakinarazi duenez, zaurituek hobera egin dute, baita larrien daudenak ere, hildakoen gurasoek eta aiton-amonek. Larri daude, baina egonkor, Gurutzetako Erredura Handien Unitatean ospitaleratuta.
Biktimen aitak eta aitonak erredurak ditu gorputzaren % 30ean, leihotik erori ostean sortutako lesioez gain.
Hildakoen amaren eta amonaren egoera, berriz, ezegonkorra da: erredurak ditu gorputzaren % 60an.
Horrez gain, sutearen ondorioz Basurtun ospitaleratutako bost umeetatik lauk sendagiria jaso dute.
Bestalde, Gurutzetan 10 urteko ume batek jarraitzen du ospitaleratuta, baina laster irtetea espero dute.
21 urteko gazte bat Basurtuko ospitalean dago, ke toxikoa arnasteagatik, eta orkatilean, aldakan eta bizkarrezurrean lesioak izateagatik.
Azkenik, Barakaldoko San Eloy ospitalean dago 23 urteko emakume bat, larri, orno lunbarretako batean haustura duelako. Halaber, hanketan hausturak ditu sugarretatik ihes egiteko etxetik salto egiteagatik.
Litekeena da ikerketa luzatzea
Sutean gertatutakoa ikertzen ari diren arren, eraikinaren egoerak zaildu eta luzatu egin dezake prozesua, oso zaila baita sartzea.
Sutea erabat kontrolatuta dago, baina suhiltzaileek eremua zaintzen ari dira badaezpada ere, sugarrak ez berpizteko. Halaber, Ertzaintza ere ezbeharraren tokia babesten ari da, inor ez dadin hurbildu edo sartu.
Bikote bat eta haien seme-alabak dira lau hildakoak
26 eta 24 urteko bikote bat eta haien hiru eta bost urteko seme-alabak dira atzoko sutean hildakoak. Sutea goizeko 06:30ean piztu zen, Barinaga kaleko 7 zenbakian dagoen eraikinean, Zorrotzako Landa eremuan. Eraikina guztiz suntsitu zen barrutik, ganbaran sortutako sutearen ondorioz. Egurrezko egitura zuen etxea eta teknikoki "kolapsatuta" geratu da.
Etxea galdu zuten bizilagunak familiartekoen etxeetara joan dira, eta Udalak ez die ostatu eman behar izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikusi berriz Kopako Finala ETBOn-en!
Emozioa eta tentsioa bor-bor izan ziren larunbat gauean Sevillan, penaltietara arte luzatu zen Kopako Finalean. ETBOn plataformak partida eta sari-banaketa osorik ikus ditzakezu berriz ere, nahi duzun guztietan.
Aurrez aurre aurkez daitezke erregularizazio eskaerak astelehen honetatik aurrera
Gizarte Segurantzaren hiruburuetako bulegoetan eta 50.000 biztanletik gorako hirien Correoseko bulegoetan jaso ahal izango da aurrez aurreko zerbitzua, aurrez hitzordua eskatuta.
Txumari Alfaro naturopata nafarra hil da
1952an Arguedasen jaioa, telebistako aurpegi ezagun bihurtu zen 90eko hamarkadan, "La Botica de la Abuela" saioari esker. Saio horretan, gaitzak osatzeko etxeko aholkuak ematen zituen. ETBko hainbat magazinetan ere parte hartu zuen.
Honela ospatuko du Realak Kopa bere zaleekin: jai txuri-urdinaren ordutegia eta ibilbidea
Ibilbidea 18:00ak aldera abiatuko da Anoetatik. Hiriko erdigunea zeharkatuko dute, Donostiako udaletxean eta Alderdi Eder inguruko lorategietan 19:00ak aldera amaitu arte.
Gaua luzea izan da realzaleentzat
Donostian, Eibarren, Tolosan... kalean, tabernan, elkartean... Ordu txikietara arte luzatu zen Kopako garaipenaren ospakizuna Gipuzkoa osoan.
Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Sestaon, Santurtzin beste adingabe bati arma zuriz eraso egiteagatik
Lehenago, beste bi adingabe ikertu gisa atzeman zituzten, eta ikerketan aurrera egin ostean, ondoko udalerrian bi persona atxilotu dituzte.
Kontxan bainua hartuz ospatu dute Realaren garaipena
Gaua beroa izan da, antza, Donostian, eta Realak Kopa altxatu duela ospatzeko, batzuek bainua hartzea erabaki dute.
Zer eragin izango du trafikoan Kopako garaipenaren ospakizunak?
Donostiako Udalak segurtasun dispositibo berezi bat antolatu du Realak, kopa irabazi ostean, astelehenean jasoko duen harrerarako.
Sevilla abordatu eta gainezka egin du Realaren fan zoneak
Realak Errege Kopako finala jokatu du gaur gauean Atletico Madrilen aurka. Realzaleek pasioz bizi izan dute jardunaldia, Sevillan zein Gipuzkoan eta horren adierazle da han eta hemen altxatu den olatu txuriurdina.
Dozenaka pertsona elkartu dira Zizur Nagusian, irakasle batek emakumeei egindako grabazioen aurka
'Elkarrekin. Beldurrik ez' lelopean, manifestazioan zehar "Erasorik ez, erantzunik gabe" oihukatu dute. 180 urteko kartzela-zigorra ezarri diote irakasleari, eta gehienez 15 urte beteko ditu.