Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erroko mendatean txirrindulariei txintxetak jarri dizkietela salatu dute

Zikloturistek ohartarazi dute Erroko mendatea jaisten bi gurpilak zulatu eta kolpe handia jaso eta istripu larria izateko arriskua zegoela.
Erroko mendatean aurkitutako txintxetak. Argazkia: Kea Kirol Taldea
Erroko mendatean aurkitutako txintxetak. Argazkia: Kea Kirol Taldea

Kea Kirol Taldea zikloturista lagunarteak salatu du txintxetak jarri dizkietela txirrindulariei Erroko mendatean. Ez da gertatzen den lehenengo aldia, eta Guardia Zibilak ikerketa jarri du abian, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Suminduta, zikloturistek ohartarazi dute Erroko mendatea jaisten bi gurpilak zulatu eta kolpe handia jaso eta istripu larria izateko arriskua zegoela.

Orreagara doan N-135 errepidean ere, txirrindulari askok gurpil zulatuak izan zituzten asteburuan.

Gauza bera gertatu zen duela 10 egun Irotzen, eta bertan txintxetak aurkitu zituzten bihurguneetan.

Txirrindulariek Guardia Zibilari eman diote abisua eta Facebook bidez salatu dute gertatutakoa. Ulertzen omen dute gidariek igandeetan Erroko igoeran pazientzia izan behar dutela, 30 txirrindulari inguru aurreratu behar izaten baitituzte, baina argi dute txintxetak jartzea ez dela irtenbidea.

ela irtenbidea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X