Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi auto erre dira bart gauean Barakaldon

Lehen sutea 01:25ean gertatu da Erribera kalean; bigarrena, berriz, 07:10ean, ingurune berean.

Bi autok su hartu dute bart gauean eta gaur goizean Barakaldon (Bizkaia). Egunotan Karmengo jaiak ospatzen ari dira herrian.

Segurtasun Sailak Efe agentziari aditzera eman dionez, sua zerk eragin duen argitzeko ikerketa abian da, nahita eraginda izan den ala ez zehazteko.

Lehen sutea 01:25ean gertatu da, Erribera kalean. Renault Clio auto bat erretzen ari zela ohartarazi dituzte suhiltzaileak. Antza denez, kapotean piztu da sua.

Ondoren, 07:10ean eta ingurune berean, Audi A1 erre da, barrualdean piztutako sugarren ondorioz.

Bi ezbeharrek kalte larriak eragin dituztenez, suhiltzaileek inguruko kotxeak mugitu behar izan dituzte.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu