LEGEZ KANPOKO SALMENTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Ferminetan legez kanpo saltzeko abanikoak, txanoak eta arropa atzeman dituzte aireportuan

Mila artikulu baino gehiago konfiskatu dituzte Noaingo aireportuan, tartean 500 abaniko eta 500 txano, ustez sanferminetan legez kanpo saltzeko.

Guadia Zibilak konfiskatutako materiala. Argazkia: Guardia Zibila

Guardia Zibilak hainbat produktu atzeman ditu Iruñeko aireportuan, deklaratu gabe ustez San Fermin jaietan legez kanpo saltzeko. Horien artean 500 abaniko, 500 txano eta jantziak daude.

Madril-Barajasetik zetorren hegaldi erregularra iritsi ondoren egin zuten miaketa, Guardia Zibilak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 

Lehenengoan, Dakarreko (Senegal) jatorria zuen bidaiari baten ekipajea ikuskatu zuten. 500 abaniko, 500 txano eta 13 poltsa atzeman zituzten, aitortu gabe, eta horiek guztiak zuzeneko salmentarako prestatuta zeudela zirudien.

Bigarren jarduketan, Cochabambatik (Bolivia) zetorren bidaiari baten ekipajea aztertu zuten, eta kasu honetan 70 jantzi aurkitu ziren, besteak beste, sareak, txapelak, zapatilak, kamisetak, prakak eta jaka bat, horiek ere deklaratu gabe eta ustez merkaturatzeko.

Bi jarduketek administrazio-aktak egitea eta arduradunak identifikatzea ekarri zuten.

Atzemandako gaiek ez zituzten aduana-kontrolak igaro, eta haien jabeek ez zuten fakturarik edo agiririk aurkeztu produktuen legezko erosketa eta erabilera justifikatzeko, ezarritako muga-zergen ordainketa saihesteko helburuarekin, Guardia Zibilaren ustez.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X