Ezusteko erosketak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Heldu da zure paketea: erosketak itsu-itsuan egiteko eroaldia Bilbora iritsi da

Pakete misteriotsuen fenomeno europarra uztailaren 7tik 14ra helduko da Zubiarte merkataritza gunera. Esperientzia paregabea da, benetako ustekabeak lortzeko. Intuizioa eta zortea dira horretarako gakoak.

Copia de 16:9 - Tituloia - 1

Uda honetan, Bilbok bat egingo du itsu-itsuan egindako erosketen grinarekin, King Colis dendari esker. Denda iragankor horrek aukera emango dio publikoari merkataritza elektronikotik berreskuratutako pakete misteriotsuak erosteko.

Uztailaren 7tik 14ra, sei egunez, Zubiarte merkataritza gunea izango da esperientzia horren eszenatokia. Pakete bakoitzak eduki ezezagun bat ezkutatzen du, eta pisuaren arabera ordainduko da: 19,90 euro kiloko.

Bertaratzen direnek hamar minutu izango dituzte gehien erakartzen dituzten paketeak aukeratzeko. Barruan, teknologia eta jostailuak, arropa, liburuak edo edertasun artikuluak izango dira.

Entregatu gabeko produktuak dira guztiak, eta, suntsitu ordez, King Colisek berreskuratu egin ditu, bigarren bizitza bat emateko, eta, horrela, kontsumo-eredu iraunkorragoa eta arduratsuagoa sustatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X