SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat zauritu da Arrasateko etxebizitza eraikin batean izandako sute batean

Sua 23:30 aldera piztu da San Josepe kaleko etxebizitza eraikin baten beheko aldean. Lehen unean, lau atari jendez hustu dituzte, baina hiru ataritako bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira gauean zehar.

Sutea piztu da bart Arrasateko etxebizitza eraikin batean eta pertsona bat zauritu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zauritua erredurekin eraman dute Gurutzetako ospitalera. 

Sua 23:30 aldera piztu da San Josepe kaleko etxabe batean. 

Lehen unean, lau atari jendez hustu dituzte. Hala ere, gauean zehar hiru ataritako bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira, sua piztu den atarikoak izan ezik. Antza denez, suhiltzaileen eta udal teknikarien txostenaren zain daude eraikinaren egiturak kalteak dituen ala ez jakiteko.

Oraingoz ez dakite sua zerk eragin duen. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X