Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-1 errepidea zazpi orduz itxita egon da Legorretan, istripu bat dela eta

Hiru kamioik eta auto batek talka egin dute, eta pertsona bat zauritu da. Errepidea berriro ireki dute 16:45 aldera. Zortzi kilometroko auto-ilarak izan dira.
18:00 - 20:00
Auto ilara luzeak N-1 errepidean, Legorretan, istripu bat dela eta

Hiru kamioik eta auto batek talka egin dute gaur goizean N-1 errepidean, Legorreta parean eta Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Errepidea berriro ireki dute 16:45 aldera.

Ezbeharra 08:53ean gertatu da. Kamioietako bat irauli egin da, eta kamioilaria arin zauritu da. Tolosako Asuncion klinikara eraman dute.

Garabiak bertaratu dira iraulita geratu den ibilgailua bidetik kentzeko.

Kamioia irauli eta bidean gurutzatuta geratu da. Argazkia: SOS Deiak

LEGORRETA N1 ISTRIPUA SOSDEIAK

Ebakuazio eta garbiketa lanak egin diren bitartean, Ertzaintzak trafikoa GI-2131 errepidetik desbideratu du.

Errepidea garbitzeko zazpi ordu behar izan dituzte. Errepidea itxita egon da tarte horretan, eta zortzi kilometro arteko auto-ilarak pilatu dira.

N1 LEGORRETA foto EIDER JAUREGI

Pilaketak sortu dira N-1ean. Argazkia: Eider Jauregi (EiTB)

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X