Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Mikel Goñiri

18:00 - 20:00
Zortzi urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote Mikel Goñiri
Hamar eguneko epean, abokatuak helegitea jartzeko aukera du. 2014an, etxean zituen marihuana-landareak lapurtzea egotzi zion pertsona bati, eta, beste bi lagunekin, jipoitu zuten.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaizkibelek lehen aldiz hartu du parte Salbean eta aginte-makila jaso du korporazioaren aldetik

Lehen aldiz, Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Salbean parte hartu du. Lehenik, alarde tradizionaleko ordezkariak sartu da elizara, eta, ondoren, Jaizkibelgoak. Txaloka hartu dituzte biak, eta, ondoren, udalbatza iritsi da.  Irteeran, tradizioak agintzen du korporazioak aurreskua dantzatzea eta aginte-makila ematea ordezkariei. Aurten, alarde tradizionaleko ordezkariek eliza barruan itxarotea erabaki dute, ekitaldi ofiziala amaitu arte. Hartan parte hartu du Jaizkibelek. Ekitaldi hori amaitu denean, tradizionalekoak elizatik Arma plazara joan eta ekitaldi propioa egin dute. 

Gehiago kargatu