IDIAZABAL GAZTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elgoibarko Mausitxak irabazi du Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa

Lekarozko 'Kortaria' (Nafarroa) eta Larreako Patxi Lopez de Uralde (Araba) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Idiazabalen ospatu den Txapelketan.
18:00 - 20:00
12 urteren ostean, Mausitxako gaztagileek txapela jantzi dute berriro

Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak irabazi du larunbat honetan Idiazabalen jokatu den Euskal Herriko XXXIV. Artzai Gazta Txapelketa.

Artzai Gazta elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatuta, gaurko txapelketak amaiera eman dio bertako artzain gazta onena hautatzeko prozesuari. Izan ere,  azken hilabeteetan Agurainen, Axpen, Legazpin eta Uharte Arakilen ospatutako txapelketetan sailkatu diren 40 gaztandegi onenek hartu dute parte gaurko lehian.

Mausitxaren atzetimk, Lekarozko 'Kortaria' (Nafarroa) eta Larreako Patxi Lopez de Uralde (Araba) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Artzai Gazta elkarteak gaztak ardi latxaren esnearekin egiten  dituzten 107 artzain biltzen ditu. Familiako negozioak dira guztiak eta landa garapena ekonomia biojasangarriaren bidez bermatzea dute helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X