Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale bat auzipetuta, Buñuel parean 251 km/h-ko abiaduran joateagatik

Cortes herriko 36 urteko bizilagun bat harrapatu dute. Hainbat salaketa zituen lehendik, droga probaren batean positibo emateagatik.

Foruzaingoak motor-gidari bat auzipetu du, A-68 autobidean, Buñuel (Nafarroa) herriaren parean, 251 km/h-ko abiaduran joateagatik.

Cortes herriko 36 urteko bizilaguna da, eta zenbait aurrekari zituen lehendik.

Foruzaingoak jakinarazi duenaren arabera, hainbat salaketa zituen lehendik ere, gidatzen ari zela egindako zenbait droga probatan positibo emateagatik. Tuterako goardiako epaitegira joan beharko du laster.

Horrez gain, Olite inguruan 221 km/h-ko abiaduran zihoan gidari belgiar bat atzeman dute, AP-15 autobidean egiten ari ziren abiadura kontrol batean.

Atzerritarra izanik, atxilotu eta Tafallara eraman dute, epailearen esku uzteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X