Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira AP-8an, Zornotzan, izandako istripu batean

Bi autok elkar jo dute, eta horietako bat irauli egin da. Pilaketak sortu dira Bilborako bidean.
18:00 - 20:00
Bi pertsona zauritu dira AP-8an, Zornotzan, izandako istripu batean

Istripua izan da goizean AP-8 autobidean Zornotza parean, Bilborako bidean, eta bi pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:45ean jazo da, autobideko 91. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi autok talka egin dute, eta horietako bat errepidean iraulita geratu da. Bi pertsona zauritu dira, eta Galdakaoko Ospitalera eraman behar dituzte.

Ertzaintzak autobideko hiru erreietako bi itxi ditu, eta, ondorioz, pilaketak sortu dira, Durangoko ordainlekuraino. 10:00etarako, baina, ohikoa zen ibilgailuen joan-etorria.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X