Osakidetzak emakumearen aurkako indarkeriaren 853 kasu antzeman zituen 2016an
Osakidetzak, 2016an, Osasun Sailak sustatutako Zaindu -Genero Indarkeriaren aurkako Osasun-arloko Profesionalak- programan ezarritako jardun-protokoloen bitartez, emakumeen kontrako 853 indarkeria-kasu antzeman zituen. Horietatik, 435 Ospitaleko Larrialdietako zerbitzuetan ezagutu ziren, eta 418, Osasun Zentroen Lehen Mailako Arreta kontsultetan.
Horrela jakinarazi du ostiral honetan Osasun Sailak, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Mundu Eguna dela eta, prentsa-ohar baten bidez; Sailak "egunetik egunera berretsi egiten du kausa horrekin duen konpromiso irmoa eta sendoa, bai euskal osasun-sisteman bertan indarkeria matxista antzemateko mekanismoak ezarriz, bai berdintasunaren kultura sustatuz eta genero-bazterkeriaren aurka borrokatuz", agiriak dioenez.
Aurten ere, Osasun Sailak eta Osakidetzak jardunaldi hori bultzatzen dute; UNESCOren Adierazpenean jaso zuten 1993an eta, gerora, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) berretsi zuen, horrelako indarkeria-mota osasun publikoaren arazo larritzat hartzen baita.
Emakumeen aurkako indarkeria, gainera, eta horrek osasunean duen eragina, bai fisikoki, bai psikologikoki, "hasiera-hasieratik lehentasunezkoa da" Jon Darponek zuzentzen duen Sailarentzat, aintzat hartuta lehentasun hori honako hauetan oinarritzen dela: horrelako protokoloak antolatu, horrelako edozein indarkeria-adierazpen antzeman ahal izateko profesionalei prestakuntza eman edo baliabide egokiak eman.
"Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Zerbitzu Bereziak" nazioarteko programan parte hartzen ari da
Aurten, Osasun Sailak eta Osakidetzak Nazio Batuen "Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Zerbitzu Bereziak" nazioarteko programan parte hartzea nabarmendu behar da; Euskadin Emakundek sustatzen eta koordinatzen du programa. Helburua da genero-indarkeriaren biktimek osasun-arretan, gizarte-zerbitzuetan, laguntza juridikoan eta polizialean kalitateko zerbitzuetara jo dezaketela bermatzea. Ekimena 2017. urte osoan zehar izan da abian, gure erkidegoan egoera aztertzeko diziplina anitzeko lan-taldeek martxan jarrita, hobekuntza-arloak antzemateko eta ekintza-planak ekarriko dituzten jarduketa zehatzak diseinatzeko.
Gainera, legegintzaldi honetan, dagoeneko ari da Emakumeen Genitalen Mutilazioa antzemateko protokoloa aplikatzen; protokoloa prestatzen Osasun Sailak, Emakundek eta Osakidetzak berak parte hartu dute. Euskadiko osasun-sisteman hura egitea prebenitzeko eta antzemateko tresna da; horrelako jarduketak jasaten dituzten emakumeei eta neskatoei arreta emateko ekintza eraginkorrak jaso ditu eta, bereziki, gure erkidegoan bizi diren neskato gehiago genitalen mutilazioaren biktima izatea saihestea.
Aurten, Osasun Sailak Osakidetzaren logotipoa egokitu du eta puntu lila sartu du, tratu txarren aurkako borrokaren sinboloa; pin euskarrian banatu du bere zentro eta erakunde guztietan, profesionalek erabil dezaten. Irudi hori, era berean, Osakidetzaren gizarte-sare guztietan agertuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.