Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi emakume zauritu dira Zorrotzan Bilbobus batek harrapatuta

Oinezkoen harrapatzea Zorrotza-Kastrexana errepideko 37. zenbakiaren parean gertatu da, auzoa gurutzatzen duen errepide nagusian, hain zuzen.

47 urteko emakume bat eta 14 urteko neska bat zauritu dira ostiral honetan Zorrotzan (Bilbo), Bilbobus batek harrapatuta. Zaurituak Basurtuko ospitalera eraman dituzte, udal iturriek jakinarazi dutenez.

Oinezkoak Zorrotza-Kastrexana errepideko 37. zenbakiaren parean harrapatu ditu autobusak, auzoa zeharkatzen duen errepide nagusian, hain zuzen.

Ezbeharra 08:06an gertatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X