Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zestoako kanpandorrean tximistak egindako kalteak aztertzen hasi dira

Elizaren plaza eta ondoko kaleak aurki irekitzea espero dute, segurtasun arrazoiak direla medio, asteburu osoan itxita egon baitira.
18:00 - 20:00
Zestoako kanpandorrearen kalteak gertutik ikusita

Zestoako elizaren kanpandorrean tximista batek eragindako kalteak aztertzeari ekin diote Zestoako Udaleko teknikariek eta Gipuzkoako Apezpikutzak.

Helburua izango da ebaztea kanpandorrea konpontzeko aukerarik dagoen edo osorik bota beharko duten. Gainera, elizaren ondoko plaza eta kaleak ahalik eta arinen  irekitzea da asmoa, segurtasun arrazoiak direla eta, asteburu osoan itxita egon baitira.

Ostiral iluntzeko 21:30 inguruan, parrokiako kanpandorrearen zati handi bat erori zen, tximista batek jota. Harri zati handiak erori ziren herriko plaza nagusira, baina inork ez zuen minik hartu. Herritarrek esan zutenez, "eztanda izugarria" entzun zuten herri osoan.

p>

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X