Gabonak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko metroak zerbitzua eskainiko du gau osoan Gabonak aurreko ostiraletan

Trenak 30 minutuan behin abiatuko dira hileko 15eko eta 22ko gauetan.
Trenak 30 minutuan behin abiatuko dira. Argazkia: EiTB
Trenak 30 minutuan behin abiatuko dira. Argazkia: EiTB

Gabonak heltzeko zorian direla, oso ohikoa da lankideekin bazkariak eta afariak antolatzea. Tradizio horrek lepo jartzen ditu jatetxeak, eta milaka pertsona mugiarazten ditu Bilbora Bizkai osoko herrietatik.

Horregatik, pertsona horien bidaiak errazteko asmoz, Bilboko metroak gau osoan zerbitzua emango du Gabonak aurreko ostiraletan, hau da, hilaren 15ean eta 22an.

Hain zuzen ere, trenen ordutegia larunbatetan bezalakoa izango da, hots, 30 minutuan behin abiatuko dira.

Kontsultatu hemen trenen maiztasuna.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X