Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Larrañagaren gorpua gaur helduko da Azpeitira

24 urteko azpeitiarra La Mongien hil zen larunbatean, eskiatzen ari zela.
LA MONGIE EITB
LA MONGIE EITB
Iñigo Larrañagaren gorpua gaur helduko da Azpeitira. 24 urteko gaztea larunbatean hil zen La Mongien eski-estazioko pistetatik kanpo bera bakarrik eskiatzen ari zela.

Antza, istripua izan eta harri batzuen kontra jo zuen, eta kolpearen ondorioz, hainbat orno hautsi zituen.

Berarekin eskiatzera joandako gaztearen lagunak izan ziren larunbatean desagerpenaren berri eman zutenak.

Igande goizean, berriz, larrialdi zerbitzuetako helikopteroak hilik aurkitu zuen gaztea, istripua izan zuen lekutik oso gertu.

Senideek gaurko espero dute etxean Iñigoren gorpua, tramiteak espero zutena baino askoz gehiago luzatu baitira. Hileta, berriz, ostegunean izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X