Hiztegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltzaindiak hainbat definizio aldatuko ditu, aro berrira egokitzeko

Adibidez, aitaginarrebaren definizioa aurrerantzean ondokoa izango da: "ezkontideetako baten aita beste ezkontidearentzat".
euskaltzaindia_
euskaltzaindia_

Euskaltzaindiak familia-harremanetako hainbat definizio aldatuko ditu, egungo errealitatera egokitzeko asmoz.

Euskaltzainek hilabeteko epea izango dute definizio berrietan zuzenketak egiteko edo ekarpen berriak aurkezteko. Kontrakorik ez bada, proposamen horiek ontzat eman eta hiztegian aldatuko dira.

Abenduaren 22ko osoko bilkuran aurkeztu zuten Euskaltzaindiaren Hiztegia berritzeko zerrenda.

Adibidez, aitaginarreba lehen “senarraren aita emaztearentzat, edo emaztearena senarrarentzat” definitzen zena, oraingo proposamenean “ezkontideetako baten aita beste ezkontidearentzat” gisa jaso dute.

Eta, errain, lehen “semearen emaztea” zen, baina orain “semearen edo alabaren emaztea” gisa jasotzea proposatu dute, gizarte-ereduaren aldaketa hiztegira ekarrita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X