Komunikazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grupo Zetak 'Interviú' eta 'Tiempo' aldizkariak kaleratzeari utzi dio

Hedabide horiek eragindako galera handiei ezin dietela eutsi argudiatu du komunikazio taldeak, eta horregatik hartu dutela erabakia.

Grupo Zeta taldeak 'Interviú' eta 'Tiempo' aldizkariak argitaratzeari utziko diola iragarri du gaur, urtarrilaren 8an. Bi hedabideek azken urteotan sortutako galerei ezin dietela eutsi argudiatu du komunikazio taldeak. Argitalpenen hedapena eta publizitateak emandako diru-sarrerak nabarmen jaitsi direla arrazoitu du.

Hala jakinarazi du Grupo Zeta komunikazio taldeak. Azken bost urteotan 7 milioi euro galdu dituzte, eta zabalkundeak % 65 egin du behera, eta azken hamar urteetan, % 80.

Aldizkariei dagokienez, bi komunikabideek eta horietan lan egiten duten profesionalek "ikerketa, erreportaje handiak eta elkarrizketak bultzatu" dituztela defendatu dute, "informazio politiko, ekonomiko eta finantzieroa zorrotz lantzeaz gain".

Bestalde, Interviu aldizkariaren webguneak martxan jarraituko duela argitu dute arduradunek.

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu