Iruñerrian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi alemaniar atxilotuta Nafarroan, ibilgailu bat lapurtu eta ume bat bahitzeagatik

Matrikula faltsuak zeramatzaten. Foruzaingoak Iruñerriko industrialde batean egin zituen atxiloketak. Adingabea Nafarroako Gobernuaren zaintzapean geratu da.
Firuzaingoaren argazkian, lapurtutako ibilgailua.
Firuzaingoaren argazkian, lapurtutako ibilgailua.

Foruzaingoak, hain zuzen ere Ibilgailuaren Gaizkileen Taldeari atxikitutako agenteek, Alemaniako Duisburg hirian bizi diren 52 urteko bi alemaniar atxilotu ditu; ibilgailuaren erabileraren lapurreta-delitua, agirien faltsutasuna eta adingabe bat bahitzea leporatzen dizkiete.

Agenteek, Iruñerriko industrialde batean zeudela, alemaniar matrikulak zituzten eta susmagarriak ziren ibilgailu eta karabana bana ikusi zituzten. Agenteak saiatu ziren bertan zeudenak identifikatzen (gizonezko bat, emakumezko bat eta sei urteko adingabe bat), bai eta ibilgailuak identifikatzen ere (karabana bat eta harekin lotutako auto bat), baina gizonezkoek esan zien agenteei ez zutela dokumentaziorik, lapurreta bat pairatuta zutelako. Ustezko nortasun batzuk eman zituen jakitera, idatziz.

Gerora, agenteek ondorioztatu zuten jasotako nortasunak eta ibilgailu-matrikulak faltsuak zirela; gainera, karabana lapurtuta bezala zuten identifikatuta Alemanian. Horrez gain, emakumearen aurkako Europa mailako atxiloketa-agindua zegoen, bahiketagatik; hori dela eta, bi helduak komisariara eraman zituzten, ikerketarekin jarraitzea xede.

Adingabea, Nafarroako Gobernuaren zaintzapean

Adingabeak ere bazuen indarrean bilaketa-agindu bat, desagerpenagatik; Nafarroako Gobernuaren zaintzapean geratu da, eta, Gizarte Eskubideen Departamentuaren bidez, beharrezkoak diren gestioak hasi ziren egiten, Alemaniako enbaxadarekin, umea aipatutako herrialdera berriro eraman dezaten.

Emakumea, bitartean, Iruñeko kartzelan sartu dute, auziaren ardura duen guardiako epaitegiak aginduta.

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X