Atxiloketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 urteko gizon bat atxilotu dute Laudion, adingabeei sexu-abusuak egitea egotzita

Atxilotua epailearen esku utzi dute dagoeneko, Amurrioko epaitegietan. Gutxienez bederatzi adingaberi eraso die; horietako batzuk 13 urte dituzte.

20 urteko gizon gazte bat atxilotu dute Laudion (Araba), 16 urtez beherako adingabeei sexu-abusuak egitea egotzita, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Sumagarria iragan astelehenean, urtarrilak 29, atxilotu zuten Arabako herrian, eta jadanik epailearen esku utzi dute Amurrioko epaitegietan.

Gutxienez bederatzi adingaberi eraso die; horietako batzuk 13 urte dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du, biktima gehiago egon daitezkeelako.

Antza denez, atxilotua biktimekin Whatsapp eta Instagram bidez harremanetan jartzen zen, eta eduki sexualeko irudiak eskatzen zizkien.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X