Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar gizon atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen aurkako indarkeria leporatuta

Murchante, Antsoain, Altsasu, Caparroso, Iruñea eta Valtierran gertatu dira delituak. Urtea hasi zenetik 52 gizon atxilotu dituzte emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten delituak egotzita.

Foruzaingoak hamar gizon atxilotu ditu azken egunotan Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten delituak egotzita, Murchanten, Antsoainen, Altsasun, Caparrason, Iruñean eta Valtierran. Ohar batean jakinarazi duenez, atestatuak dagokien epaitegien esku utzi ditu. Azken atxiloketa horiek kontuan izanik, Foruzaingoak 52 gizon atxilotu ditu urtea hasi zenetik, emakumearen aurkako delituak leporatuta.

Tuterako agenteek 15 urteko mutiko bat atxilotu zuten Murchanten, ama mehatxatzea, bultzatzea eta iraintzea leporatuta. Ondorioz, adin txikikoa gizarte zerbitzuen esku gelditu da.

Udalerri berean, beste bi gizonezko atxilotu dituzte urruntze agindua eta biktimarekin komunikatzeko debekua urratzea leporatuta: bata, jatorriz atzerritarra den 32 urteko Castejongo bizilaguna; bestea, delitu antzekoengatik aurrekariak dituen 39 urteko Murchanteko bizilaguna.

Antsoainen 35 urteko bizilagun bat atxilotu dute, liskar baten baitan bere emaztea kolpatzea leporatuta.

Altsasun, ostera, eztabaida batean parte hartzen ari ziren lau pertsona identifikatu zituzten foruzainek, eta orduan konturatu ziren horietako batek —18 urtekoa— liskarrean nahasitako neska batengandik urruntzeko agindua zuela. Ondorioz, atxilotu egin zuten.

Caparroson, 35 urteko bizilagun bat atxilotu zuten Tafallako polizia-etxeko foruzainek, bikotekideari buruan kolpea ematea leporatuta.

Iruñean, Burlatako 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute, identitatea usurpatzea eta delitu bat simulatzea egotzita. Izan ere, urruntze agindua eta berarekin komunikatzeko debekua zuen lagun baten bikotekide ohi bezala aurkeztu zuen bere burua.

Nafarroako hiriburuan bertan, 39 urteko beste gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekide ohiarengandik eta haren alabengandik urruntzeko agindua urratzeagatik.

Azkenik, Valtierran, 32 urteko bizilagun bat atxilotu zuten, kautelazko neurriak urratzea, agintaritzaren aurkako atentatua egitea eta agenteei erresistentzia egitea egotzita.

Udalerri horretan bertan, Tuterako foruzainek 54 urteko bizilagun bat atxilotu zuten bere emazteari eraso egiteagatik.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X