Pobrezia desagerrarazteko eta planeta babesteko garapen iraunkorrerako 17 helburu
Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurrean, NBEko estatu kideek onartutako Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren eraikuntzan era aktiboan lan egiten du.
Pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko, 17 helburu eta 169 xede ditu, baita aitorpen politiko bat ere.
UNESCO Etxeak parte hartu du agenda berri hori sortzen, eta, orain, lanean ari da inplementatzeko eta pertsona guztientzat giza garapen iraunkorra eta bidezkoa lortzeko. Horretarako, albisteak sortu, prestakuntza ikastaroak eman, kanpaina ezberdinak abian jarri eta hamaika ekintza eta mahai-inguru antolatzen ditu.
2016-2030 aldirako, nazioarteko garapen-agenda nagusia da, eta erreleboa hartu die 2000. urteaz geroztik indarrean ziren Milurteko 18 Garapen Helburuei. Gainera, unibertsala da eta, horregatik, herrialde guztietan aplika daiteke; herrialde "garatu" omen diren horietan ere bai.
Garapen iraunkorreko 17 helburuek pobrezia desagerrarazteko eta desberdintasunak eta urrakortasunak murrizteko mundu-mailako tresna izan nahi dute, giza garapen iraunkorraren paradigmapean. Horregatik, iraunkortasunaren aldagaia txertatu du giza garapenean.
Hauek dira 17 helburuak:
1.- Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
2.- Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
3.- Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
4.- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
5.- Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
6.- Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.
7.- Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
8.- Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
9.- Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
10.- Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
11.- Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
12.- Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
13.- Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (Aintzat hartuta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena klima aldaketari mundu mailan erantzuteko gobernuen arteko eta nazioarteko foroa nagusia dela).
14.- Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15.- Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
16.- Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
17.- Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
'Justizia Dalianentzat' lelopean, Parisen hil zutenTolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean aurkitu zuten, 2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua, zatituta eta erreta, maleta baten barruan.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.