Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Bost pertsona inputatu dituzte Artxandako krimenaren kasuarekin lotuta: horietako biri homizidio delitua egotzi diete, eta hiruri, laguntza ez ematearen eta krimena ezkutatzearen delitua.
Getxoko Auzitegiko Zibileko eta Instrukzioko epaile titularrak autoa kaleratu du, eta inputazioen berri eman. Nolanahi ere, instrukzio-fasea oraindik ez dago itxita.
2023ko abuztuaren 19an, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta batean, Bilboko Artxanda mendian dagoen abandonatutako jatetxe batean.
Epaileak idatzian zehaztu duenez, bost auzipetuak hildako gizonaren pisukideak ziren, eta, itxuraz, ordainketa batekin lotutako eztabaida baten ondoren gertatu zen hilketa.