Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona hil dira eta beste bi larri zauritu Cintruenigon izandako istripu batean

Hildakoetako bat adingabea zen. Nafarroako Ospitalean hil da.
Argazkia: @bomberos_na
Argazkia: @bomberos_na

Bi pertsona hil dira, tartean neska adingabe bat, eta beste bi larri zauritu dira Cintruenigon (Nafarroa) izandako zirkulazio istripu batean.

Ezbeharra N-111 errepidearen 96. kilometroan jazo da, Cintruenigo parean, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Adingabea helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina hil egin da ondoren, zaurien larritasuna dela eta.

Larri zauritutako bi lagunak Zaragozako Miguel Servet Ospitalera eraman dituzte; bat, helikopteroz, eta beste bat, anbulantziaz.

CINTRUENIGO accidente istripua

Argazkia: @bomberos_na

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X