Albiste da
TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak A-15 autobidean, Andoain parean, ibilgailu bat bidetik atera ondoren

08:20 inguruan izan da istripua, Donostiako noranzkoan. Autoaren gidaria arin zauritu da.

Auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean A-15 autobidean, Andoain parean, ibilgailu bat bidetik atera ondoren. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 08:20 inguruan izan da istripua, Donostiako noranzkoan, eta autoaren gidaria arin zauritu da.

Ezbeharraren ondorioz,  bi errei itxi egin dituzte, Donostiako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X