LAUGARREN FAMILIA PLANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

460 milioiko aurrekontua izango duen laugarren Familia Plana onartu du Jaurlaritzak

Planak 18 helburu eta 116 neurri aurreikusten ditu, tartean, 16 asteko aitatasun baimena.
18:00 - 20:00
Familiei laguntza emateko plan estrategikoa aurkeztu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak 2018-2022rako Familia Plana onartu du, familiei laguntza emateko eta lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa bultzatzeko. Urkulluren Gobernuak ia 460 milioiko gastua aurreikusten du datozen lau urteetan plana garatzeko.

Plan horren baitan, seme-alabaren bat duten kideek umeak zaintzeko lau hileko baimena izango dute 2019tik aurrera. Zehazki, dagoeneko guraso diren kideek haurrak zaintzeko 12 asteko (lau hilabeteko) ordaindutako eszedentzia eskatzeko aukera izango dute datorren urtetik aurrera. Guraso berriek, ostera, 2022ra arte itxaron beharko dute baimen hori izateko.

IV. Plana bost ardatz nagusitan banatzen da. Lehenengoa gazteen emantzipazioa eta familia berrien eraketari buruzkoa da eta helburu nagusiak jaiotze tasa handitzea, kontziliazio erantzukidea areagotzea eta egun lan-eszedentziara bideratutako diru-laguntzak aitatasun baimenetara berbideratzea dira.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuaren esanetan, plan honen bitartez % 20 murriztuko da haurren pobrezia tasa, 25 eta 44 urte bitarteko biztanleen okupazio tasa % 80ra arte areagotuko da, emakumeen ugalkortasunaren egoeraren adierazlea 1,50era igoko da, % 25 haziko da 1 urteko umeen arteko eskolatze tasa garbia, etxeko zaintzaren inguruko arrakala % 50 murriztuko da eta gazteen batez besteko emantzipazio tasa igoko da.

Planaren garapenak ia 460 milioiko gastua aurreikusten du 2018aren eta 2022aren artean. 460 milioi horietatik 286 Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren neurrietarako erabiliko dira, bereziki, kontziliazioaren eremuan (286 milioi).

Halaber, 785 milioi euro seme-alabak dituzten familientzako errentak bermatzeko politiketara eta gazteen enplegurako programetara bideratuko dira, 220 milioi Haurreskolak Partzuergora, 250 milioi beketara, 50 milioi gazteentzako etxebizitza politiketara, 1.575 seme-alabengatik ematen dien kenkarietara eta 415 milioi gizarte-zerbitzuetara.

Artolazabal sailburuak zehaztu duenez, Familia Plan berriak "gutxieneko baliabide ekonomikoak bermatuko dizkie seme-alabak dituzten familia guztiei eta haur pobrezia prebenituko du". Gaineratu duenez, denboraren antolaketa egokiagoa sustatuko du gurasoek beren seme-alabei beharrezko denbora eskaini diezaieten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X