Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santoñatik ihes egin zuen presoaren egungo argazki bat zabaldu du Guardia Zibilak

Guilermo Fernandez Buenok haren bikotekidearekin egin du ihes. Hezitzaile sozial bat da, eta boluntario moduan lan egin zuen, Santanderreko espetxe zaharrean ezagutu zuten elkar duela urte batzuk.
Guillermo Fernandez Buenoren egungo argazkia. Iturria: Guardia Zibila
Guillermo Fernandez Buenoren egungo argazkia. Iturria: Guardia Zibila

Guillermo Fernandez Bueno Santoñako (Kantabria) espetxetik ihes egin zuen presoaren egungo argazki bat zabaldu du Guardia Zibilak Twitterreko kontuan. Ez zen itzuli astebeteko kartzela-baimen baten ostean.

Poliziak "egun izan dezakeen itxuraren" irudia zabaldu du. Asteleheneko lehen ordutik ari dira haren bila, eta atxilotzeko nazioarteko agindua dago martxan, herrialdetik ihes egin izanaren aukera dela eta.

"Presakoa. Guillermo Fernandez Bueno bilatzen ari gara, bortxaketa eta hilketa egotzita zigortu zuten, eta Kantabriako Santoñako kartzelatik ihes egin zuen baimen batean. Hau izan daiteke haren egungo itxura", irakur daiteke Guardia Zibilaren txioan. Hiru ordu baino gutxiagoan, ia 2.300 aldiz partekatu dute.

Irudi berrian presoak duen itxura astelehenean Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak zabaldutakoan duenaren oso ezberdina da.

Estatuko Gorpu eta Segurtasun Indar guztiak astelehenetik ari dira 41 urteko gizonezko honen bila. Santanderren jaio zen, baina Tenerifen zuen haren azken etxebizitza ezaguna.

Ez dute "ikerketa ildo bat bera ere" baztertu, ezta “ihes egindako presoak Espainia utzi nahi” izatea ere, Poliziaren arabera. Ez du zehaztu Guillermo Fernandez ezkutatuta egon daitekeen, ibilgailu bat erabili ote duen edo beste pertsona batekin dagoen.

Guillermo Fernandezek kartzelan ezagututako boluntario batekin batera egin zuen ihes

Guilermo Fernandez Buenok haren bikotekidearekin egin du ihes. Hezitzaile sozial bat da, eta boluntario moduan lan egin zuen, Santanderreko espetxe zaharrean ezagutu zuten elkar duela urte batzuk.

Kartzelatik azaldu dutenez, emakumea ez da langile publikoa, eta ez da Santoñako kartzelan sartu, bergizarteratzeko programaren batean parte hartzeko. Hezitzaile sozial eta ohiko langileek hartu ohi dute parte modu boluntarioan.

Santanderreko eskualdeko kartzela zaharrean (2009an itxi zuten) bai egin zuen, eta Fernandez Bueno bertan sartu zen, 26 urte eta erdiko kartzela-zigorra betetzeko, Gasteizen lagnile bat bortxatu eta hiltzeagatik 2000ko abenduaren 14an.

Santanderreko kartzela zahar hartan ezagutu zuten elkar, eta geroago bikote egin ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X