Hiru bizkaitar atxilotu dituzte haxixa Europara sartzea egotzita
Sei pertsona atxilotu dituzte, hiru bizkaitar tartean, haxixa Europara sartzea egotzita. 520 kilo baino gehiago atzeman dituzte, eta miaketak egin dituzte, Trapagaranen eta Portugaleten, besteak beste.
Guardia Zibilaren zuzendaritza nagusiaren esanetan, ‘Tecom-Pikas’ gisa izendatu duten operazio honetako ikerketa Barakaldoko 1. Instrukzioko Epaitegiak zuzendu du.
Bizkaian, Malagan eta Gibraltarren desegin duten sareak itsasontzi arinez ekartzen zuen droga Afrikatik, eta kamioiz banatzen zuen gero.
Penintsulan droga zabaltzeko bi kamioi atzeman dituzte operazioan, eta 520 kilo haxix atzeman dute batean eta sakonera bikoitzeko zorua bestean. Barne Ministerioaren arabera, atzemandako drogak 800.000 euroko balioa izango luke Espainiako Estatuan, eta 1.140.000 eurokoa, berriz, Frantziakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru pertsona hil dira Tenerife hegoaldean, itsas kolpe baten ondorioz
Hildakoak lau izan litezke, baina oraindik ez dute baieztatu zenbat diren. Gainera, bihotz-biriketako geldialdia izan duen pertsona bat helikopteroz eraman dute ospitalera, eta beste hiru lagun zauritu dira.
Biriatuko ordainlekua itxita egongo da asteartetik asteazkenerako gauean, A-63 errepideko obrak direla eta
Abenduaren 9an itxiko dute, 21:00etan, eta 10ean irekiko dute berriro, 06:00etan. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailu eta kamioiak Irunen atera beharko dira.
Gizon bat larri zauritu da Iruñeko Aranzadiko komentu abandonatuan, eskailerako zulotik erorita
Iruñeko Udaltzaingoak ingurua hesitu du eta erorikoaren arrazoiak ikertzen ari da.
Ireki dute A-15 errepidea Iruñerako noranzkoan, kamioi baten matxuragatik itxita egon ostean
Villabonan kamioi batek matxura izan du, eta errepidea erabat itxi behar izan dute, kamioia erretiratu arte. Zirkulazioa N-I errepidetik bideratu dute.
Donostiako Ospitaleko sukaldean sartu gara: honela prestatzen dituzte otorduak
120 pertsona aritzen dira gosariak, bazkariak eta afariak eltze erraldoietan prestatzen, eta plater bakoitza pazientearen beharretara egokitzen dute. Sukalde bereizi bat dute alergiak eta intolerantziak dituzten gaixoentzat. Logeletatik bueltan datozen erretiluak hustu eta gero, dena garbitzen dute hurrengo otordurako.
Ehun ibilgailu baino gehiago identifikatu dituzte Buesa Arena ondoan hainbat pertsonak egindako hitzordu masibo batean
Guztira 23 ibilgailu salatu eta 124 pertsona identifikatu dituzte.
Surflari bat hil da Donibane Lohizuneko uretan
Ezbeharra atzo gertatu zen, lau metrotik gorako olatuak zeudenean. Beste surflari batzuk hari laguntzen saiatu ziren, baina itota hil zen.
Gizon bat atxilotu dute Sevillan, emaztea hiltzea egotzita
Hilotzak arma zuriz egindako indarkeria zantzuak zituen.
Talde kriminal bat desegin du Ertzaintzak, Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitzetan lapurtzeagatik
Atxilotuak, 20, 23 eta 24 urtekoak, ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, giza hilketa saiakera egotzita, gizon bati puntzoi batekin eraso egin ondoren
Manuel Iradier kalean jazo da erasoa, inguruko taberna batean liskarra izan ostean. Zauritua, 33 urtekoa, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.