Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Idiazabalgo emakume bat hil da Mexikon, trafiko-istripua izanda

Dirudienez, 33 urteko gidaria bikotekidearekin zegoen oporretan. Motoan zihoazen, eta ibilgailuaren kontrola galdu eta taxi baten kontra jo dute.
18:00 - 20:00
33 urteko Idiazabalgo emakume bat hil da Mexikon, trafiko-istripu batean

Idiazabalgo (Gipuzkoa) emakume bat hil da Mexikon, Cozumel uhartean, trafiko-istripua izanda, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Dirudienez, 33 urteko gidaria bikotekidearekin zegoen oporretan. Motoan zihoazen, eta ibilgailuaren kontrola galdu eta taxi baten kontra jo dute.

Bertan artatu eta ospitalera bizirik eraman dituzte, baina emakumeak buruan zuen kolpearen ondorioz, erietxean zendu dela baieztatu dute iturri ofizialek.

Berarekin zihoan gizona ere Idiazabalgoa da; zaurituta dago, baina zaurien larritasunaren berririk ez dute eman.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X