Harrera solidarioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak 40 milioi emango ditu migratzaile adingabeak hartzeko

'Ezohiko ekimena' da, sei hilabetez egongo da indarrean, eta interes publiko, sozial eta humanitarioei erantzuten die.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Espainiako Gobernuak 40 milioi euro emango dizkie bakarrik dauden migratzaile adingabeak borondatez hartzea erabakitzen duten autonomia erkidegoei eta lurraldean aurtean migratzaile gehiago izan dituzten horiei.

Horretarako, Pedro Sanchezen Gobernuak sei asteko epean errege-dekretu bat onartu nahi du bakarrik dauden migratzaile adingabeen arreta hobetzeko, Carmen Monton Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialeko ministroak autonomia erkidegoetako ordezkariei jakinarazi dienez.

Osasun Ministerioak asteazken goiz honetan hartu du Autonomia arteko Koordinazio Mahaia bakarrik dauden migratzaile adingabeei buruz. Kanpo gaietako Fiskaltzako, beste bost ministeriotako eta Haur Pobreziaren aurkako Borrokarako Goi Komisarioko ordezkariak ere izan dira.

Espainiako Gobernuaren neurriak 40 milioi euroko aurrekontua du, eta Montonek esan duenez, "ezohiko ekimena" da, sei hilabetez egongo da indarrean, eta interes publiko, sozial eta humanitarioei erantzuten die, "azken hilabeteotan gero eta gehiago iritsi direlako".

Espainiako Gobernuak Ministroen Kontseilura eramango duen errege-dekretuak arau erregulatzaileak ezarriko ditu, autonomia erkidegoek zaintzen dituzten adingabe horien arreta hobetzeko, eta funtsen banaketa autonomia erkidego bakoitzak 2017ko abendutik jasotako kopuruaren gehikuntzaren arabera egingo da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X