GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amezketa ibaian izandako isuria ikertzen ari dira, Alegian hainbat arrain hil ostean

URA agentziako teknikariek isuri zurixka bat atzeman dute Amezketa ibaira doan ibaiadar txiki batean.

URA Uraren Euskal Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundia Amezketa ibaian, Alegian, izandako isuri bat ikertzen ari dira, ostegun honetan hainbat arrain hilik aurkitu ostean.

URAren iturriek jakinarazi dutenez, ibaiaren ibilguan topatu dituzte hildako arrainak.

Isuriaren tokira bertaratutako teknikariek gai zurixka bat atzeman dute Amezketa ibaira doan ibaiadar txiki batean.

Laginak hartu dituzte gertaturikoa ikertzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X