Iruzurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

iDental hortz-klinikak miatu dituzte, froga bila eta inbentarioa egiteko asmoz

Auzitegi Nazionalak aginduta, klinika merkeon 23 egoitzatan sartu da Espainiako Polizia. 400.000 kaltedun baino gehiago egon litezke.
iDental kliniken miaketa. Argazkia: EFE
Espainiako Poliziako agenteak, iDentalek Madrilen duen egoitzan. Argazkia: EFE

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, iDental hortz-klinikek Espainiako Estatuan dituzten egoitzatan  —23 saltoki, bakar bat ere ez Euskal Herrian—  sartu da Polizia froga bila eta kalte-ordainei aurre egiteko inbentarioa egiteko.

Iturri juridikoek jakinarazi dutenez, pazienteen mediku probak dituzten datu biltegi eta gailu informatikoak biltzen saiatuko dira agenteak, jabeen esku uzteko, tratamendua jarraitu edo salaketa jarri ahal dezaten.

Guztira, 300 agentek parte hartu dute operazioan. Miaketak honako hiri eta herrietan egin dituzte: Gijon, Santa Marta de Tormes (Salamanca), Valladolid, Segovia, Zaragoza, Bartzelona, Tarragona, Girona, Castello, Valentzia hiriburua eta Alfalar (Valentzia), Albacete, Alacant, Elx, Murtzia, Almeria, Granada, Malaga, Kordoba, Sevilla, Puerto de Santa Maria (Cadiz) eta Las Palmas Kanaria Handikoa.

Epaileak ikerketa abiatu zuen uztailaren amaieran iDental kliniken arduradunen kontra, hainbat delitu egotzita: maula jarraitua, bidegabeko jabetzea, dokumentuak faltsutzea, iruzurrezko administrazioa, lesioak, osasun publikoaren kontrakoak, ondasunak ezkutatzea eta dirua zuritzea. Orduko hartan, 17 egoitza miatzea agindu zuen epaileak.

Iturri juridikoen arabera, Estatu osoan 400.000 kaltedun baino gehiago egon litezke. Ehunka salaketa aurkeztu dituzte kontsumitzaileek, eta epaileak 200 dokumentazio pieza baino gehiagotan ditu bilduta.

iDental klinikek zerbitzu odontologikoak eskaintzen zituzten prezio merkean. Pazienteek salatu dutenez, bankuek emandako finantzazioa eskaintzen zien klinikak, eta, horri esker, "zerbitzuaren kostuaren % 100 jasotzen zuen aldez aurretik. Gero, baina, trebakuntza ez zuten langileek artatzen zituzten, kalitate txarreko materiala erabiliz edota tratamenduak amaitu gabe utzita".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hitzkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X