Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azpeitiko emakume bat hil da Zumaian izan den auto-istripuan

Gainera, hiru lagun zauritu dira, tartean biktimaren senarra eta alaba. Biak Donostiako Ospitalera eraman dituzte.

77 urteko emakume azpeitiar bat hil da eta beste hiru lagun zauritu dira eguerdian Zumaian izan den auto istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 12:45 inguruan jazo da, N-634 errepidean, Zumaiako Arrona auzoan. Bi autok aurrez aurre elkar jo dute. Horietako batean Azpeitiko bikote bat zihoan, alabarekin batera. Ama bertan hil da eta senarra (79 urte) eta alaba (54 urte) zauritu egin dira. Biak Donostiako Ospitalera eraman dituzte.

Hirugarren zauritua beste ibilgailuan zihoan gizonezkoa da. 61 urteko zumaiarra Mendaroko erietxera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, errepidearen bi erreiak itxi egin behar izan dituzte, eta Ertzaintzak zirkulazioa txandaka eman du, pilaketak ekiditeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X