Astero 'botiloia' egiten duten gazteen kopuruak, behera; kalamu kontsumoak, gora
Astero botiloia egiten duten gazteen kopurua lehen aldiz jaitsi egin da, 2012an % 5,1ek egiten zuen bitartean 2017an % 1,1ek egiten zuen. Hala ere, Kalamuak jarraitzen du izaten EAEn gehien kontsumitutako legez kanpoko substantzia. Azken 12 hilabeteetan Euskadiko herritarren % 8,6k kontsumitu du, 2012an % 6,3k kontsumitu zuen bitartean.
Jon Darpon Osasun sailburuak eta Miren Dorronsoro Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 'Adikzioen gaineko inkesta. Euskadi 2017' txostenaren emaitzak eman dituzte ezagutzera asteazken honetan.
15 eta 34 urte arteko gazteen artean botiloia egiten dutenen kopurua ez da asko aldatu. Azken urtean % 35,2k noizbait egin du (2012an % 38,5ek).
Hala ere, lehen aldiz asko jaitsi da astero botiloia egiten dutenen portzentajea, 2012an % 5,1ek egiten zuen bitartean 2017an % 1,1ek egiten du.
Kalamuak jarraitzen du izaten EAEn gehien kontsumitutako legez kanpoko substantzia. Azken 12 hilabeteetan Euskadiko herritarren % 8,6k kontsumitu du, 2012an % 6,3k kontsumitu zuen bitartean. 2006an, berriz, herritarren % 14k erretzen zuen kalamua.
Bestalde, 15 eta 24 urte bitarteko gazteek gehiago kontsumitzen dute (% 16,4) eta, batez ere, gizonek (% 8,8; emakumeen % 3,7k). Kontsumitzen hasteko adina 18 eta 19 urte artean mantendu da.
Alkohola eta tabakoa, 16 urtetik aurrera
Darponek jakitera eman duenez, orokorrean, herritarren % 81,2k alkohola edan du eta % 25,9k erre egin du azken 12 hilabeteotan. % 15,4k psikofarmakoak hartu ditu. % 8,6k kalamua kontsumitu du eta % 1,9k legez kanpoko beste substantzia batzuk.
2017ko adikzioen gaineko inkestan ere ikus daiteke, psikofarmakoen kasuan ez beste guztietan prebalentziak handiagoak direla gizonen artean.
Substantziak kontsumitzen hasteko adinetan ez dago hainbeste alderik generoen artean. Euskaldunak 16 eta 17 urte bitartean hasten dira edaten eta/edo erretzen. Kalamua 18,6 urte inguru dutenean probatzen dute eta psikofarmakoak 40 urtetik aurrera.
Bestalde, alkoholaren kontsumoari dagokionez, asteko egunaren arabera, alde handiak ikusi dira. Hala, lanegunetan herritarren % 66,5ek abstemioa dela aitortzen duen bitartean, asteburuetan kopuru hori % 33,7ra jaisten da. Bi kasuetan edaten ez duten emakumeak gizonak baino gehiago dira.
Bestalde, gehiegizko kontsumoa edo arrisku-kontsumoa egiten dutenen proportzioa jaitsi egin dela esan Darponek, bai astegunetan (2017an % 0,4, 2012an % 2,5), bai asteburuetan (2017an % 8,1, 2012an % 11,3) ere.
Tabakoaren kontsumoa jaitsi egin da
Tabakoaren kontsumoa asko jaitsi da: pertsona gutxiagok erretzen dute eta hauek gero eta zigarro gutxiago erretzen dituzte, Darponek azaldu duenez.
2008. urteaz geroztik, ohiko kontsumo tasa % 30,5etik 2017ko % 22,1era jaitsi da. Azken 25 urteetako prebalentzia baxuena da. Gainera, erretzaile ez direnak jada % 75,3 izatera heldu dira.
Generoaren arabera, gizonek (% 25,6) emakumeek (% 18,6) baino gehiago erretzen dute; eta adinaren arabera, 45-74 urte bitarteko pertsonek (% 28,2) 15-44 urte bitartekoek (% 20,5) baino gehiago.
Bestalde, “Adikzioen gaineko inkesta. Euskadi 2017” txostenaren edizio honetan, lehen aldiz, zigarro elektronikoaren kontsumoaren datua (% 6) jaso da.

Dorronsoro eta Darpon, prensaurrekoan. Argazkia: EFE
Psikofarmakoen kontsumoak eta jokoak gora egin dute
2017an herritarren % 30ek inoiz hartu dituela adierazi du (2012an % 22,4k). Azken urtean herritarren % 15,7k hartu ditu 2017ko datuen arabera (2012an % 12,4k). Azterketaren arabera, emakumeek gizonek baino gehiago kontsumitzen dituzte, adin-tarte guztietan.
Jokabidezko adikzioei dagokienez, txostenaren arabera, EAEn jokoak gora egin du. Herritarren % 25,7k astero loterietan eta apustutan hartzen du parte, 2012an % 22,4k hartzen zuen bitartean.
Loteriak eta kinielak dira, alde handiarekin, joko-mota zabalduenak. Ondoren, kirol-apustuak agertzen dira. Hauek dira, ordea, azken bost urteetan gehien hazi direnak.
Arrisku-jokabideak dituztenen proportzioa mantendu egiten da: 2017an herritarren % 0,6 (2012an % 0,4). Gero eta pertsona gehiagok jokatzen duten arren, jokorako adikzio-arriskurik erakusten ez dutenen ehunekoa ere handitu egin da: 2017an % 23,7 (2012an % 19,8).
Azterketan ere ikusi da internet gero eta pertsona gehiagok erabiltzen duten arren (2012an % 72,9 erabiltzaile izatetik, 2017an % 85,1 izatera pasatu gara), Euskadiko biztanleen % 5ek baino ez du erakusten arrisku-erabilera edo erabilera problematikoa (2012an % 3k).
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.